viernes, 13 de noviembre de 2009

PROMETEUS: The media revolution

Prometeus: the media revolution bideoaren gaia, teknologia berrien ikuspegitik gaur egun mundua nolakoa den azaltzen du, eta horrez gain, etorkizun teknologikoaren garapena agertzen da. Argi ikusten da, gure etorkizuna digitala izango dela, hau da, denbora pasa ahala, erabiltzen ditugun gauza guztiak gero eta teknologikoagoak dira, mobilak, telebistak, bideoak,... eta horretaz aparte, erabilgarriak diren produktu berriak sortzen ari dira, pen drive adibidez.
Bideo hau ikusi ostean, nolabaiteko beldurra sentitu dut. Teknologiak berrien alde nagoela argi utzi behar dut, oso lagungarriak baitira; baina klasean komentatu genuen bezala, hauek aurrerakuntza handiegiak ematen dituztela uste dut, gizakiek edo pertsonen kapazitatea baino arinago. Ondorioz, jende asko atzeratua gelditzen da. Gainera, beti atzeratuak gaudela esan dezaket, hau da, zerbait teknologikoa erostean, atera berria den zerbait erosi (modernoena dena) eta denbora oso gutxian erositakoa baino hobeagoak diren produktuak sortzen dira.
Esan dudan bezala, teknologia berrien alde egon arren, aintzinako zenbait metodo batzuetan egokiagoak direla uste dut. Dena teknologikoa edo digitala izanda, arazo txiki batekin posible da eragospen handiak izatea. Hau da, gaur egun ditugun teknologia berriak galtzekotan, askok ez lukete jakingo ezer egiten; eta aintzinean modu ezberdinetako konponbideak lortzen ziren.
Nire ustez, garapen digital hau gelditzea ezinezkoa denez, gaur egun eskola askotan egiten den bezala, umeei txiki-txikiak izanda, teknologia berriak erabiltzen irakastea aproposa dela pentsatzen dut. Horrela ez dituzte garapenarekin arazorik izango.

No hay comentarios:

Publicar un comentario