lunes, 23 de noviembre de 2009

Blogak haur Hezkuntzan

Hasteko, irakasgai hau izan baino lehen blogak zer ziren ez nekiela esan beharra daukat. Blogak bazeudela banekien, baina ez nituenez ezagutzen ez nituen erabiltzen. Orain, blogak zer diren jakiteaz gain, oso interesgarriak direla pentsatzen dut; bertan informazio ugari aurki daitekeelako eta informazioa ondo antolatuta eta eskuragarri izateko paregabea da.
Blogak haur hezkuntzan izateari dagokionez, oraindik askok erabiltzen ez jakin arren, oso ideia ona dela uste dut. Esan dudan bezala, blogak informazioa trukatzeko egokiak dira eta haur hezkuntzan egonda, irakasle eta gurasoen arteko harremana estutu daiteke eta gainera, gurasoek umeen garapena arazorik gabe jarraitu dezakete klasean egindako ekintzak, fitxak,... blogean ikusiz. Horrez gain, gurasoek umeek egindako ariketa ezberdinak ikusi ahal izango dituztenez, posible izango dute horien brpasaketa egin eta etxean nahi izanez gero berriro landu.
Azken batean, blogen erabilpena ezagutu ezkero haur hezkuntzarako oso erabilgarriak direla esan dezakegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario