lunes, 23 de marzo de 2009

lunes, 16 de marzo de 2009

Teknologia berriak haur hezkuntzan

Teknologia berriak gero eta erabiliagoak direla argi dago. Hauek lana errazten baitute eta asko ikas daiteke honen bidez.

Haur Hezkuntzari dagokionez, haurrek teknologia berriekiko erlazio handia dute: batuketak eta kenketak egiteko jokuak dituzte, ipuinak zein abestiak entzun dezakete,... Horrez gain, haurrak ikasteko tresna berezi honekin erlazio handia dute eta erabiltzeko eta honen abantailak garatzeko aukera dute. Beraz, Haur Hezkuntzako munduan teknologia berriak sartzea oso egokia dela pentsatzen dut.

Honen inguruko informazio gehiago ondorengo artikuluan aurkitu dezakezue:
http://www.educar.org/articulos/LaActividaddelProfesor.asp

Eta honen inguruko bideo bat gehitu dizuet:


lunes, 9 de marzo de 2009

Tim O´Really


Tim O´Reilly 1954. urtean jaio zen Cork-en (Irlanda) eta O´Reilly Media-ren (editoriala) presidente eta fundatzailea, software askearen bultzatzaile handia dela eta web 2.0 kontzeptuaren sortzaile batetakoa da.

Perl izeneko hizkuntza baten garapenean ere lan egin du Tim O´Reillyk. Perl programaziozko hizkuntza bat da, Larry Wall izeneko gizon batek sortua.

O´Reilly, hasiera batean literaturan interesatuta zegoen; 1975ean Harvard unibertsitatean klasikoetan lizentziatua. Cum laude-rekin laster informatikan eta informatikazko liburuetan interesa jartzen hasi zen.
Zenbait libururen autorea da, guztiak bere editorialean argitaratuak.

Aprobak


Hau irudiak eta bideoak sartzeko aprobat bat da.

Hurrengo pausua, argazkia nola sartzen den landu ondoren, bideo bat sartzen ikasiko dugu, you tubeko bideo bat hain zuzen.

lunes, 2 de marzo de 2009

Gure bloga sortzen (09-03-02)

Gaur blogen azalpena eman ondoren, eta denok zer diren, zertarako erabiltzen diren, zelako ezaugarriak dituzten,... argitu ondoren, bakoitza haren bloga sortzen hasi da.
Arazo larria izan dut, bazirudienez nire helbidea jada erabilita zegoelako eta ez nuelako pasahitza gogoratzen. Ez dudanez arazoa konpontzeko aukerarik ikusi, beste pertsona baten helbidea erabiltzea erabaki dut. Horretaz aparte, blogaren sorrera erraza izan da, eman beharreko pausoak ondo azalduta zeudelako.